AEKk matrikulazio kanpaina berria aurkeztu du
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
AEKk 26/27rako matrikulazio kanpaina berria aurkeztu du. Euskara eroso ikasi eta bizi izenpean, 50 urte baina gehiago daramate EH euskalduntzen, aurtengoan ere, euskara plaza eta kaleetara ateratzeko asmoz.
Dagoeneko ateak zabalik dituzte Euskal Herriko euskaltegiek. AEKk iazko leloari eutsi dio aurtengo matrikulazio kanpainan, baina irudia aldatu du: besaulkia alfonbra batek ordezkatu du.
Haien esanetan, alfonbra euskara ikasteko izan daitezkeen zailtasunen beldur direnei egindako gonbidapena da. Izan ere, aurtengo kanpainaren helburua euskara, alfonbra bezala, Euskal Herriko plaza eta kaleetara ateratzea dela azaldu dute.
Aurtengoa, gainera, urte berezia da AEKrentzat. Duela 50 urte, euskaltegietako ikasle kopurua %300 hazi zen, AEKren historiako hazkunderik handienetako bat. Urteurren hori aurtengo logotipoan ere islatu nahi izan dute.
Pizkundearen baitan, hamarkada bakarrean 120.000 euskaldun oso sortzeko helburua dute. Horren harira, Hego Euskal Herriko administrazioek doakotasunaren bidean azkenaldian egin dituzten urratsak txalotu dituzte, hala nola EAEko euskara-bonua, nahiz eta neurri horiek guztiak nahikoa ez direla ohartarazi duten.
Euskaltegiak betetzeko deia egin dute, ikasturte hau “euskararen geroa bermatzeko mugarri” izan dadin.

















