Skip to main content

AEKk KORRIKAren unitate didaktikoak argitaratu ditu

Gizartea

Gaizka Leitza eta Ainhoa Lainsa

2026, urt. 23 - 14:01

AEK-k KORRIKAren unitate didaktikoak argitaratu ditu Euskal Herriko ikastolekin elkarlanean. Proiektu honen helburua euskararen erabileran eragitea eta euskal kultura sustatzea da.
KORRIKAren webgunean daude eskuragarri ariketa eta jolasak, etxean zein Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko. Bi motatako ariketak daude: alde batetik, lehen mailatik batxillergora, ikastola eta eskoletan erabiltzeko. Bestetik, euskaltegietako A1etik C1 mailara erabiltzeko AEK-ren didaktika sailak prestatutako edukiak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista