AEKk doako euskara klaseak eskainiko ditu apirilaren 22an, ‘12. eguna: eta izango gara!’ ekimenaren baitan
Gizartea
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, api. 16 - 13:04
AEKk doako euskara klaseak eskainiko ditu euren 100 euskaltegietan datorren asteazkenean, apirilaren 22an. ‘12. eguna: eta izango gara!’ ekimenaren baitan antolatutako ekintza da, eta azaldu dutenez, hasiera-mailako klaseak izango dira, oraindik euskarara hurbildu ez direnentzat. Bestalde, maiatzaren 21ean mintzodromoak antolatuko dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan.

















