Skip to main content

Abian da Euskaraldian izena emateko epea

Gizartea

Irati Alvarez

2025, mar. 17 - 10:03

Euskararen aldeko ekinbidea asteko bi hilabete eskas falta direnean, ireki dute Euskaraldian izena emateko epea. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta maiatzaren 15etik 25ra bitarte egingo da.

Euskaladiaren edizio berrian izen ematea ”oso erraz” egiten dela azaldu dute Euskaraldiko antolatzaileek. www.euskaraldia.eus atarian galdetegi bat bete behar da, eta, ondoren, partaide bakoitzak aukeratu duen rolari dagokion txapa jaso beharko du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista