Skip to main content

Abian da Euskal Encounterraren 34. edizioa

Gizartea

Xabi Ealo Diaz

2026, uzt. 23 - 15:07

Ordenagailuz bete da beste urte batez BECeko bosgarren pabilioia; izan ere, Euskal Encounterraren 34. edizioa egingo dute igandera bitarte. Bost mila parte hartzaile inguru izango dira ondorengo egunetan Barakaldon, lau mila ordenagailu atondu dituzte bertan, eta segunguko 70 gigabaiteko internet-konexioa izango dute.

Parte hartzaileek 200 bat jarduera izango dituzte eta lehiara eta sormenera, berrikuntzara eta dibulgazio teknologikora bideratuta egongo dira.

Ostegun honetan egin dute aurtengo edizioaren inaugurazio ofiziala, bertan izan dira besteak beste, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako industria sailburua.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurtengo edizioan adimen artifizialean eta konputazio kuantikoan jarriko dute arreta berezia.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista