Abadiñoko lantegia ixteko asmoa iragarri du Metal Groupek
Gizartea
Maria Blanco Martin
2025, abe. 23 - 15:12
Metal Groupek Abadiñoko lantegia ixteko asmoa iragarri du baita Legutioko 91 langile ere kaleratzeko asmoa du. Guztira, 139 langile izando dira kaleratuak izango direnak erregulazio plan baten ondorioz. Iaz, 50 milioi euroko zorra ezin altxatuta, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen. Abadiñoko langileek hilabeteak daramatzate soldatarik kobratu barik, eta Legutiokoak grebara deitu dute datorren urtarrilaren 7an.