213 urte dira Donostia ia erabat suntsitu eta erraustu zutenetik
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
1813ko abuztuaren 31n, Independentzia Gerraren testuinguruan, tropa aliatuek hiria hartu zuten. Ondorengo borrokek, lapurretzek eta suteek Donostia erraustu zuten. Hondamendi hartatik, eraikin gutxi batzuk baino ez ziren zutik geratu; gaur egun, Abuztuaren 31 kalea izena du. Bada, 213 urte geroago, Donostiak ez du ahaztu nahi. Gaur, oroitzapen ekitaldiak San Bizenten hasi dira, eta lore eskaintzarekin jarraitu dute Portaletasen. Arratsaldean, desfileek, kanoikadek eta birsortze historikoek 1813ko gertakariak ekarriko dituzte hiriko kaleetara. 19:00etan, berriz, biktimen omenezko minutu bateko isilunea egingo dute Boulevardeko kioskoan. Eta gauean, Abuztuaren 31 kalean, argiak itzali eta kandelak piztuko dituzte. Zuziak, musika eta hitzak lagun, Paseo Zeremonialak 1813ko gau hura ekarriko du gogora.

















