Skip to main content

200 ikertzaile euskaldunek hartuko dute parte Ikergazte kongresuan

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 29 - 10:05

Ikergazte ikertzaile euskaldunen seigarren biltzarra maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Udako Euskal Unibertsitateak bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da Ikergazte. Euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea ditu helburu, besteak bete.
Oraingoan, 200 ikertzaile baino gehiago elkartuko dira, eta diziplina anitzeko lanak aurkeztuko dituzte. Hiru egunez, hitzaldi nagusiak, komunikazio laburrak, eta posterren aurkezpenak izango dira ikusgai.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista