Skip to main content

“Milaka eta milaka abertzalek” Aberri Egunean Euskal Herriarekiko “konpromisoa” berretsi izana txalotu du EH Bilduk

Euskal Herria

Uxue Garro Irastorza

2026, api. 07 - 11:04

Aurtengo Aberri Egunaren balorazio positiboa egin du EH Bilduk astelehen honetan, ospakizunaren biharamunean. Hala, pasa den igandean Iruñean “milaka eta milaka abertzale, independentista eta ezkertiarrek”, koalizio subiranistaren deiari erantzuna emanez, Euskal Herriarekiko “konpromisoa berretsi” izana txalotu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak.

Zentzu horretan, Iruñeko eta kaleetako jendetzak, baita Baionakoak edota Abadiñon Gazte Topagunean ikusitakoak “beste errealitate bat” eraikitzeko abagunea plazaratzen duela adierazi du.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista