Tubos Reunidosek hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu du Arabako epaitegi batean
Ekonomia
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, Maiatza 05 - 13:05
Tubos Reunidosek hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu du Arabako epaitegi batean, enpresaren arabera “berehalako kaudimen gabezia” dela eta hartu dute erabakia. Ohar batez eman dute albistearen berri, eta azken hilabeteetan Tubos Reunidosen ematen ari diren “tentsioek” eragin dutela erabakia azaldu dute. Hain zuzen ere, langileak greba mugagabean daude enpresako zuzendaritzak iragarritako 285 kaleratzeen aurka.

















