SATSE sindikatuak premiazko neurriak eskatu dizkio Osasun Sailari sektorearen ikusezintasunarekin amaitzeko
Ekonomia
Xabi Ealo Diaz
2026, Maiatza 12 - 14:05
SATSE sindikatuak agerraldia egin du Bilbon, Erizainen Nazioarteko eguna aprobetxatuta eta profesionalen lanbidearen eta lan-baldintza duinen aldeko mezu irmoa helarazi du. 'Erizainak jada ez dira isiltzen' lelopean argi utzi nahi izan dute gaurko egunez ez dutela ezer ospatzeko, eta pazienteekin eta herritarrekin urteetan zehar erakutsi duten konpromisoa gorabehera, erakundeek beraien egiturazko arazoak ikusezin izaten eta erizainen aldarrikapenak baztertzen jarraitzen dutela.

















