Skip to main content

Nazioarteko eskarien geldialdia nabaritu duela iragarri du Tubos Reunidos taldeak

Ekonomia

Aiora Sillero

2025, uzt. 29 - 10:07

Tubos Reunidos taldeak 2025 urteko lehenengo sei hilabetetako balorazioa aurkeztu du. Horretan, baieztatu dute nazioarteko eskariak geldialdi nabarmena izan duela, araudia aldakorra eta ezegonkorra delako. Ildo horretan, iazko datuekin alderatuta 28 milioi euro galdu ditu. Ohar batez, Tubos Reunidosek, emaitzek nazioarteko merkataritzaren murrizketek eta muga-zergen politikek ziurgabetasunez jositako merkatu batean eragin duten inpaktua jasotzen dutela azaldu du.
Galera horiek eragin zuzena dute taldeak Amurrioko plantan irailean abiaraziko duen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean. Irailean hasi eta 2026ko otsailera arte luzatuko da.
Hala ere, diru sarrerak %19,1 igo direla jakinarazi dute, zehazki 205,8 milioi euroraino. Taldearen arabera, igoera eskaera-zorroan jasotako hazkundea dela eta izan da.
Ziurgabetasun egoerari aurre egin ahal izateko Tubos Reunidosek hainbat estrategia aurkeztu ditu. Esaterako, merkatu osagarriak indartzeko asmoa dutela iragarri dute, AEBtara egindako salmentetan duen eragina arintzeko. Bestalde, Iruña Okan 2025eko lehen seihilekoan martxan jarritako aldi baterako enplegu-erregulaziozko espedientea, azaldutakoaren arabera, arrazoia enpresak lantegian dituen ekoizpen arazoak dira.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista