Skip to main content

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta ikertzeko Mubil egoitza inauguratu dute gaur Zubietan

Ekonomia

Ane Urkola

2025, Maiatza 12 - 15:05

9.700 metro karratu ditu zentroak eta garraio jasangarria bultzatzeko eta ikertzeko mugikortasun sistemak lantzeko eta hobetzeko enpresak eta laborategiak daude bertan. Egun, 8 enpresa eta bi ikerketa-zentro daude bertan eta 80 inguru ariko dira bertan lanean.

Instalazioak hiru entsegu laborategi ditu, eta biltegiratze elektrikoa, trakzio elektrikoa eta hidrogeno pilak probatzeko laborategiak daude. Europan aitzindaria izango den "ekosistema berritzailea" sortzea da Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat erakunderekin elkarlanean sortutako egitasmoaren xedea. 

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista