Skip to main content

Mikel Jauregi Industria sailburuak Tubos Reunidosengan interesa duten inbertitzaileak daudela iragarri du

Ekonomia

Maite de Felipe Suso eta Mikel Lopez de Ciordia

2026, Maiatza 21 - 12:05

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Tubos Reunidosengan interesa duten inbertitzaileak daudela iragarri du ostegun honetan. Dena den, azaldu du oraindik ez dela eskaintza formalik egin. Halaber, adierazi du sindikatuek greba bertan behera uzteak “fase berria” ireki duela enpresaren etorkizunean.

Era berean, Tubos Reunidoseko administrariak adierazi du “oso zaila izango dela konpainia bere osotasunean salbatzea”. Enpresa zatika saltzeko aukera mahaigaineratu dute, modu horretan inbertitzaileak “errazago erakartzeko”. 

Aldiz, sindikatuek salatu dute Vocento taldeak argitaratu duela maiatzaren 26ko langile, zuzendaritza eta administrarien arteko bilera bertan behera geratu dela, baina eurei inork ez diela horrelakorik komunikatu. Beraz, 24 orduko lanuzteari eutsiko diote.

Pasa den astean bertan behera utzi zuten Tubos Reunidoseko Amurrioko langileek greba orokorra eta astelehenean bertan itzuli ziren lanera. Erabakiak barne zatiketa eragin du, plantillaren zati bat ez dagoelako ados, ez baita bozketarik izan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista