Maderas de Llodioko langileek Aiaraldeko industriaren etorkizuna arriskuan dagoela salatu dute
Ekonomia
Mikel Lopez de Ciordia
Maderas de Llodio enpresako langileek Aiaraldeako industriaren etorkizunarekiko kezka adierazi dute astelehen honetan egindako prentsaurrekoan. Batetik, beharginek adierazi dute larrituta daudela, ez bakarrik Maderas de Llodio enpresan iragarritako kaleratzeengatik, baizik eta eskualde osokoengatik ere. Gogorarazi dute ekoizpenaren %40a eskualdetik kanpo eramango dutela Laudioko enpresan enplegu erregulazioko espedientea aurrera eramanez gero, enpresaren etorkizuna benetako arriskuan jarriz. Ildo horretan, instituzioei eskatu diete behingoz Aiaraldeko etorkizunaren alde jartzeko eta Maderas de Llodion iragarritako kaleratzeak geldiarazteko.
Bestetik, salaetu dute 39 kaleratzeak ezagutarazi zirenetik enpresarekin izandako bileretan aurkeztutako neurriak “guztiz neurriz kanpokoak eta arbitrarioak” direla. Nabarmendu dute enpresan ez dela inor soberan eta beraz, urriaren 1ean, asteazkenean, enpresaren Logroñoko bulegoetan elkarretaratzea deitu dute, deslokalizazioa salatzeko eta enplegua bermatuko duten alternatibak eskatzeko. Prentsaurrekoan, instituzioen jarrera ere kritikatu dute. Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia “beste alde batera begira” daude. Horrenbestez, urriaren 2an Batzar Nagusietan eta Eusko Legeditzarrean agerraldia egingo dute. Amaitzeko, hainbat enpresa batzorde, erakunde, hezkuntza eta gizarte eragilek helarazitako elkartasuna eskertu dute eta bereziki, eskualde osoak erakutsitako babesa azpimarratu dute.

