LABek salatu du aurrekontuetan zaintzak eskatzen duen eraldaketarako neurriak ez direla jaso
Ekonomia
Irune Rejano Oyarzun
2025, aza. 06 - 14:11
LAB sindikatuak salatu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan negoziatzen ari diren aurrekontuetan zaintza sistemak behar duen aldaketa bultzatzeko neurririk ez dagoela.
Iruñean egindako elkarretaratzean - Hego Euskal Herrian aldi berean antolatutako lau mobilizazioetako bat — LAB sindikatuak kritikatu du kontu publikoek "pribatizazioaren" eta zainketen inguruko "negozioaren" alde egiten jarraitzen dutela.