Skip to main content

Hego Euskal Herriko 23 udalerri etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendara batu dira

Ekonomia

Aiora Sillero

2025, uzt. 29 - 12:07

Estatuko Aldizkari Ofizialak Hego Euskal Herriko 23 udalerri etxebizitza eremu tentsionatu aitortzen dituen ebazpena argitaratu du. Udalerri horien artean aurkitzen dira Donostia, Galdakao eta Nafarroako 21 udalerri, Iruñea, Burlata, Berriozar, Lizarra, Tafalla, Antsoain eta Altsasu beste batzuek artean. Asteazken honetan indarrean sartuko dela aditzera eman dute eta hiru urtez egongo da indarrean.
Estatuko Etxebizitza Legeak alokairuen prezioei eusteko prozedura bat arautzen du, batez ere aurreko urteetako igoerak bereziki handiak izan diren eremuetan. Beraz, eremu tentsionatu izendatzeak alokairuen prezioa mugatzeko eskubidea aitortzen die udalerriei, halaber etxebizitza alorrean esku-hartzeko eskubidea ematen die.
Era berean, udalerri horien artean zerga hobariak aurreikusita daude alokairuen prezioa jaisten duten alokatzaileentzat, eta kontratu berriak egotekotan igoerak mugatzeko aukera egongo dela ere azaldu dute.
Gainera, 23 udalerri hauei laster beste hainbat batuko zaizkiela jakinarazi du Estatuko Aldizkari Ofizialak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista