Skip to main content

Hamar urtetan 2.428 enpresari laguntza eman dio Bizkaia Orekan Sakonduz sareak

Ekonomia

Uxue Garro Irastorza

2026, api. 30 - 14:04

Bizkaia Orekan Sakonduz sareak hamarkada bete du eta, urteurrena ospatzeko, topaketa antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldoko BECen. Lurraldeko eskualdeen arteko oreka bermatzea helburu du egitasmoak eta, 2015ean abian jarri zenetik, 2.428 enpresari lagundu diete, aldundiak jakinarazitakoaren arabera.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eman dio hasiera ekitaldiari eta presente izan dira bertan ere herrietako alkateak, bai eta garapen agentzietako arduradun teknikoak ere. Estrategia martxan jarri zutenetik, euren helburua lurraldeak “bere osotasunean” aurrera egitea dela azpimarratu du Etxanobek, “eskualde bakar bat atzean utzi barik”, beti ere eremu bakoitzaren aniztasuna kontuan hartuta.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista