Gutxieneko soldata propioaren proposamena aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Ekonomia
Irene Garitagoitia Beitia
2025, uzt. 16 - 16:07
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko soldata propioaren inguruko azterketaren aurkezpena egin du Bilbon. Mikel Torres Ekonomia, Enplegu eta Lan sailburuak zenbatetsitako soldata tartea 1268 eta 1385 euro artekoa izango litzakeela esan du. Hau da, Espainiar estatuko gutxieneko soldatarekiko %7 eta %17 arteko igoera suposatuko litzake.