Guardianeko langileak elkarretaratzea egin dute Laudioko lantegian
Ekonomia
Irene Garitagoitia Beitia
2025, mar. 10 - 14:03
Elkarretaratzea egin dute Guardian Glasseko langileak Laudioko lantegian. Enpresan, jada, ez dago aktibitaterik eta langileen etorkizuna erabakitzeko bilera izan dute. Zuzendaritzaren asmoa 171 langile kaleratzea da.
Enpresak langile batzordeari helarazi zizkion aurreko astean planta ixteko dituen argudioak. Ekoizpen arazoek eta argudio teknikoek labearen jarduna eragozten dutela dio. Hala ere, sindikatuak ez daude ados, emandako arrazoiak ez direla errealak azaldu dute, labea ez zela modu egokian itzali gaineratuz eta horren ondorioz, orain beira gogortuz beteta dagoela.
Urtarrilaren 29an hasi ziren plantako labea itzaltzeko lanak. Nahiz eta bertako langileek aipatu labeak hilabeteak beharko lituzkeela modu kontratuan itzaltzeko, hamar egunen buruan hoztu zuten, horrek, langileek azaldutakoaren arabera, ahalegin handia eskatuko die datozen jabe berriei, eta baliteke ere, azpiegitura kaltetua egotea.
Mikel Jauregi, Industria sailburuak aipatutakoaren arabera lau enpresek plantaren kontrola hartzeko interesa aurkeztu dute. Horien artean, hiru Euskal Herrikoak dira eta bat kanpokoa, azken hau beiraren sektoreko bakarra da. Hala eta guztiz ere, Guardian enpresak ziurtatu du langile guztiak kaleratuko dituela lantegia saltzea adostuta ere.
Langile batzordeak eskatzen duena, konpainiak kaleratu nahi dituen langileei beste lanpostu bat ematea da, edo gutxienez, instalazioak berriro ere martxan jartzen badira langile horiek lehentasuna izatea.
ELAk baieztatu du negoziatzen jarraituko dutela datorren asteko bileran, martxoaren 18an. Bestalde, SOS Aiaraldea plataformak eta Guardianeko komiteak martxoaren 15erako mobilizazioa deitu dute Gasteizen, helburua, Laudioko Guardian Glass lantokia itxi ez dezaten aldarrikatzea da.