Greba amaitzeko aurrerapausoak eman dituzte Gasteizko lorezainek
Ekonomia
Maite de Felipe Suso
2025, urr. 03 - 17:10
Ostegun honetan Gasteizko lorezainen ordezkariak eta Enviser enpresa bildu dira Precon. Jakinarazi dutenez “aurrerapauso garrantzitsuak” eman dituzte bertan, are gehiago, datorren astelehenerako, urriaren 6rako, deitu dute hurrengo batzarra, eta azpimarratu dute akordioa ixteko aukera badagoela.
Hala ere, sindikatuek langileekin batzarrak egin behar dituztela azaldu dute, aurkeztu diren aukerak eztabaidatzeko. Enpresak bere aldetik, kontsultak egingo dituela adierazi du.

