Skip to main content

Gasteizko lorezain baten kaleratzea baliogabetu du Gasteizko epaitegiak

Ekonomia

Maite de Felipe eta Mikel Lopez

2026, api. 20 - 13:04

Gasteizko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako lorezain baten kaleratzea baliogabetu dute auzitegiek. Hain zuzen, beharginek abiatutako ia 200 eguneko greba bukatu eta gutxira enpresak langilea kaleratu zuen. Epaitegiak “langilearen grebarako oinarrizko eskubidea urratu” zutela jakinarazi du eta enpresak berriro kontratatu beharko du. Hori gutxi ez eta 7.500 euroko kalte-ordaina eman beharko diote eta kaleratzetik jaso ez dituen soldatak ordaindu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista