Skip to main content

Gasteizko epaitegiak Tubos Reunidosen ABEEa baliogabetu eta enpresa zigortu du

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2025, uzt. 07 - 12:07

Tubos Reunidos enpresak abiarazitako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea baliogabetu du Gasteizko epaitegiak. Urrian hasi eta sei hilabetez luzatu da, orain, epaitegiak adierazi du, greba eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidearen urraketa dela, hau da, 74 langileren negoziazio kolektiborako eskubidearen urraketa. Gauzak horrela, enpresako langileek jaso ez dituzten soldatak jaso beharko dituzte. ELA Sindikatuak eman zuen horren berri eta beraz, epaitegiak sindikatuari arrazoia eman ostean, enpresak 45.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio sindikatuari.

Albiste hau enpresak iragarri duen beste enplegu-erregulazioko espediente baten atarian heldu da. Tubos Reunidos enpresak aurreko asteartean 850 langileei eragingo dien enplegu-erregulazioko espedientea iragarri zuen. Jakinarazi dutenez, aldi baterako ekoizpena doitzeko neurri gisa izango da.

 Espedientearen kontsulta aldia uztailaren 8an hasiko da. Lehen hitzordu horretan enpresak batzordeari emango dio neurria dokumentatzen duen justifikazioa, eta zenbaterako eragina izango duen zehaztuko du. ELA sindikatuak bere gaitzespena adierazi du, euren iritziz, enpresak langileen baldintzak ahuldu nahi ditu etekinak maximizatu.

Ez da enpresak jasotzen duen lehenengo kondena, izan ere, aurreko batean zigortua izan zen langileak mobilizazioetan parte hartu ez zuten langileek ordezkatzeagatik. Horretan, ELA sindikatuari 50.000 euroko kalte ordaina eman behar izan zion enpresak, oinarrizko eskubidea urratzeagatik.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista