Ezkirozeko BSH ixteko erabakia behin betikoa ez dela diote enpresaren Municheko arduradunek
Ekonomia
Irati Anton
2025, mar. 13 - 16:03
Orain dela hiru aste etxetresna elektrikoen Bosh enpresak aholkularitza etxe bat kontratatu zuen, “berrindustrializazio oso edo partzial baten aukera” aztertzeko helburuarekin. Hala ere, langile batzordeko kideek ondorioztatu dute enpresak ez duela jarduerarekin jarraitzeko asmorik. Gainera, BSHk Nafarroako eta Espainiako gobernuekin antolatutako negoziazioetan parte hartzeko eskatu dute berriz ere lantokiko langileek.