Skip to main content

ELAk sei greba egun deitu ditu Gipuzkoako erresidentzietan “negoziazioaren blokeoa salatzeko”

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 22 - 14:05

Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetako hitzarmen sektorialaren negoziazioa urtarrilean abiatu zen. ELA sindikatuak esan du lau bileren ondoren patronalek ez dutela sindikatuak egindako aldarrikapenei ia erantzun ere egin eta sektoreak dituen arazo nagusiei ez diela heldu nahi. Hitzarmen berriaren negoziazioan dagoen blokeoa gainditu eta sektoreko langileen artean zabaldu den prekaritatearekin amaitu asmoz, ELAk sei greba egun deitu ditu.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista