ELA sindikatuak salatu du enpresek ezarritako lan baldintza prekarioek langileak gaixotzen dituztela
Ekonomia
Xabi Ealo
2026, uzt. 15 - 14:07
ELA sindikatuak lan baldintzen inguruko txostena argitaratu du eta ondorioztatu du enpesek ezarritako lan baldintza prekarioek langileak gaixotzen dituztela. Horiek horrela, sindikatuak gogorarazi du Hego Euskal Herrian absentismorik ez dagoela, eta zentzu horretan, zenbait politikarik eta Confebaskeko presidentearen azken adierazpenak gaitzetsi ditu ELAk.
Kontuak kontu, ELAk uste du langileen osasunaren narriaduraren atzean patronalek prekaritatearen alde egindako apustua dagoela, eta egoerari aurre egiteko hainbat neurri proposatu ditu. Horien artean, osasun publikoa eta lan ikuskaritza indartzea eta plantillak gaztetzeko neurriak sustatzea proposatu du, besteak beste.

















