Skip to main content

Caparrosoko makroetxaldeko bi zuzendari zigortu dituzte ingurumen delituagatik

Ekonomia

Irune Rejano Oyarzun

2025, urr. 28 - 12:10

Iruñeko epaitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri die Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeko bi arduraduni, ingurumenaren aurkako delitu bat egotzita. Alberto eta Pedro José Gerendiarain Azpiroz anaiak dira, Valle de Odieta S.A. enpresako zuzendariak.
Espetxe-zigorraz gain, 4.200 euroko isuna ordaindu beharko dute eta ezin izango dute abeltzaintzarekin lotutako jarduerarik egin 14 hilabetez.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista