CAFeko langileek lanuztea egingo dute asteazkenean zuzendaritzaren jarrera gaitzesteko
Ekonomia
Udane Arbeo Astigarraga
2025, ira. 30 - 15:09
CAFeko enpresa-batzordeak ordubeteko lanuztea deitu du asteazken honetarako, enpresaren zuzendaritzaren "zinismoagatik" protesta egiteko. Langileek salatu dute enpresak edozein erantzukizuni "ihes" egiten diola eta Jerusalemgo tranbiaren proiektuak Israelen okupazioa sendotzeko balioko duela eta ez datozela bat horrekin. Langile batzordearen arabera, "ez da beste proiektu bat, kolonizazio-tresna bat" baizik.