BSHko langile batzordeak enpresaren itxiera saihesteko babes instituzionala eskatu du Bruselan
Ekonomia
Ane Garitaonandia
2025, eka. 11 - 10:06
Ezkirozko BSH enpresako langileen batzordeko ordezkaritza bat Bruselan egon da asteartean, denbora gehiago eskatu dute lantegia salbatu ahal izateko. Europako Batzordeari babes instituzionala eskatu diote , eta hark erantzun die saio bat egingo duela.
Europako Batzordeko bi sailetako ordezkariekin elkartu dira, Industria Estrategia eta Pertsonak, Gaitasuna eta Prestakuntza sailetakoak, hain justu. Bileran izan dira Nafarroako Gobernuko bi kontseilari —Irujo bera eta Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetakoa—, eta lau eurodiputatu —PSNko Elena Sancho, EH Bilduko Pernando Barrena, EAJko Oihane Agirregoitia, eta Sumarreko Estrella Galan—.

