Bizkaiko kontserberen greba "arrakastatsua" izan dela adierazi dute sindikatuek
Ekonomia
Xabi Ealo Diaz
2026, Maiatza 21 - 15:05
Bilboko kaleak hartu dituzte asteazken honetan Bizkaiko kontserbetako langileek, egun osoko lehenengo greba egunean. Sektorea erabat feminizatua dela argi utzi nahi izan dute, soldata baxukoa eta pertsona migratuez osatua. Sektoreko enpresa guztietan ia geldirik egon da ekoizpena, horiek horrela, protesta egin dute, eta patronalari mezu argia helarazi diote.
Hurrengo ekainaren 4an beste bilera bat izango dute patronalarekin, eta horrek ez balu edukirik mahaigaineratuko, borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute.

















