Skip to main content

Billabesetako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute

Ekonomia

Irune Rejano Oyarzun

2025, urr. 13 - 12:10

Billabesetako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute azkenean, Moventis TCC enpresak eta UGT eta CCOO sindikatuek hitzartutako eskaintzari uko egin ostean.

Joan den astean egin zen erreferenduma, mobilizazioekin jarraitzeko ala ez erabakitzeko. Sei botoren aldea egon zen, 228 boto mobilizazioei eustearen alde agertu ziren eta 222 boto akordioa onartzearen alde.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista