Skip to main content

Billabesetako enpresa batzordeak lanuzte partzialekin jarraituko du, greba baztertu gabe

Ekonomia

Irune Rejano Oyarzun

2025, ira. 15 - 13:09

Iruñerriako hiri-garraio zerbitzuak atzerapen nabarmenak izan ditu berriro astelehen honetan billabesetako irteeretan, zerbitzuaren esleipenduna den TCC Moventiseko langileek deitutako lanuzte partzialak direla eta.

Datozen egunetan mobilizazioekin jarraituko dute eta irailaren 17, 19, 22, 24 eta 26an ere lanuzteak egingo dituzte baldintza beretan, guztiak goizeko ordutegian.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista