Skip to main content

Akordioa lortu dute Gasteizko lorezainek eta Enviser enpresak sei hilabete greban egon ostean

Ekonomia

Maite de Felipe Suso

2025, urr. 07 - 11:10

Akordioa lortu dute Gasteizko Udalak azpikontratatutako lorezainek eta Enviser enpresak. Sei hilabete igaro eta gero, astelehen honetan aurre-akordio batera heldu dira, eta langileek hitzarmena berretsi ezkero, greba amaitu liteke.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek akordioaren alde egin dute, eta adierazi dute soldata igoerak aurreikusten direla. Pasa den astean lorezainek akordiorik lortu ezean gose greba egingo zutela iragarri eta gero heldu da akordioa.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista