1.500 euroko gutxieneko soldata nahi du LABek enpresa guztietan
Ekonomia
Xabi Ealo Diaz
2026, uzt. 08 - 14:07
Martxoaren 17ko greba orokorraren ostean, 1500 euroko gutxieneko soldataren aldeko borroka enpresa eta sektore hitzarmen guztietara eramango du LAB sindikatuak.
Horiek horrela, LABek helburu argia defendatuko du negoziazio guztietan, sindikatuak ez duelako onartuko pobrezia eta prekarietatea betikotzen dituzten soldatak. Aurrerantzean sindikatuak gehiengorik ez duen hitzarmenetan ere borroka eta mobilizazioei ekingo die egoera gainditzeko.
LAB sindikatuak nabarmendu nahi izan du orain arteko ibilbideak, eta bereziki greba orokorraren arrakastak agerian utzi dutela Euskal Herrian gutxieneko soldata propioaren aldeko babesa eta zabalagoa dela jendartean.

















