Skip to main content

Euskal eskultura bizirik dokumentala emitituko dugu asteburuan Hamaikan

Promozioak

Eskultura irakurketaren performanzea eta 'Euskal eskultura bizirik' erakusketaren dokumentala sortu ditu Oiartzungo Pagoarte euskal arte eta kulturaren erakundeak. Dokumentalean zenbait kontzeptu zalantzan jarri dituzte: "Sormen mugimendu adierazkorra da eskultura, eta lortu nahi duguna da jendeak normaltzat hartzea horrelakoak ikusten dituenean”, azaldu dute sustatzaileek.

Euskal Herrian eskulturak tradizio handia izan duen arren, askotan museoetara edo espazio jakinetara mugatzen da, baina zer gertatzen da eskultura kalera ateratzen denean? Galdera horren inguruan hausnartu dute dokumentalean, eta Mikel Mendizabal Pagoarte elkarteko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago erreportaje honetan.

Ostiralean, larunbatean eta igandean, 22:00etan, dokumentala ikusgai Hamaikan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista