Skip to main content

Meison taldea ezagutuko dugu aste honetako Musika Zuzenean saioan

Promozioak

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioko protagonista MEISON taldea izango da. Berriz herritik datorren talde gaztea da honakoa, musikalki rocka eta popa uztartuz kantu azkar eta melodikoetan. Berriki taldearen lehen disko luzeak ikusi du argia ‘Ultra pop’ izenpean, eta diskoa barnetik ezagutzeko hirukoarekin egin dugu hitzordua entsegu lokalean.

Hemen lagin bat. Ostegunean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta sare sozialetan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista