Skip to main content

‘Euskaldunak: etxean arrotz’ dokumentala emitituko da asteburuan 22:00etan Hamaikan

Promozioak

Euskaldunek euskaldun izate hutsagatik jasan izan dituzten eta gaur egun ere jasaten dituzten zapalkuntzak islatu dituzte dokumental honetan. Horretarako, hainbat pertsona elkarrizketatu eta beraien testigantzak bildu dituzte: bi pertsona garai batean eskolan jasan izan zutenaz aritu dira, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ko langile ohi bat haren itxiera eta bere atxiloketaz, ikastolako lehen irakasle eta ikasleak garaiko egoera eta ikastolaren sorreraz eta beste bi pertsona egun Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bizi den egoeraz.

Zapalkuntzak kontatzeaz harago, Euskal Herrian gazteleraren inposaketari aurre egiteko sortu diren proiektuez ere aritu dira elkarrizketatuak eta euskaldun izatearen kontzientzia zabaltzeko beharra ere nabarmendu dute.

Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ekoitzi du Kulturaz Kultur Kooperatibaren laguntzarekin eta Irati Urdalleta kazetariak zuzendu du.

Ostiralean, larunbatean zein igandean, 22:00etan, dokumentala ikusi ahal izango da Hamaikan.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista