Skip to main content

Jarraitu Korrika 11 egunez eta 24 orduz etenik gabe Hamaikan!

Promozioak

Aurten ere 11 egunez eta 24 orduz Korrikaren jarraipen berezia eskainiko dugu Hamaikan. Atharratzetik abiatu eta Bilbon amaitu arte, une garrantzitsuenak gertutik jarraituko ditugu: eguneko kronikak, zuzeneko konexioak, albiste boletinak eta hiriburuetako saio bereziak izango dira Hamaikan. Horrez gain, www.hamaika.eus/24korrika webgunean Korrikako eduki guztiak zuzenean eta nahieran ikusteko aukera izango da. 

Horrez gain, zure Korrikako kilometroaren bideoa ikusi eta deskargatzeko aukera ere izango duzu. Bete zure datuak eta bideoa prest dagoenean jasoko duzu!

Jarraitu Korrika 24 orduz, zuzenean eta euskaraz Hamaikan.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista