Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Seaska babesteko elkarretaratzea egingo dute larunbatean Bilbon

2018-07-11
Frantziako Kontsulatuaren Bilboko egoitzaren aurrean egingo dute protesta, Ikastolen Elkarteak deituta, bi aldarrikapen nagusi egiteko: brebeta euskaraz egin ahal izatea eta irakasle postu gehiago ematea.
bideoaren irudia
EGUNEKOA: uztailaren 11ko albiste nagusiak

2018-07-11

EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko Autogobernu ponentzian lortutako akordioaz egin duen balorazioari erreparatu diogu. Baita Frantziako Hezkuntza Ministerioaren "gurutzada"-ren aurrean Seaskak egin duen mobilizatzeko deiari ere. Horrez gain, jaso ditugu eguneko beste zenbait albiste ere.

bideoaren irudia
EH Bilduk historikotzat jo du autogobernu ponentzian lortutako akordioa

2018-07-11

EH Bilduk autogobernu ponentzian lortutako akordioaren balorazioa eman du jakitera Barakaldoko BEC-en eskeinitako agerraldian. Maddalen Iriartek eta Arnaldo Otegik historikotzat jo dute proposamena eta etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko tresna dela adierazi dute. Pertsonek euren bizitzan eragiten duten gaietan erabakitzeko eskubidea da proposamenaren muina formazio abertzalearen ustez eta proposamena egikaritzeko Estatuarekin harremana berdinetik berdinera izatea eskatu dute.

bideoaren irudia
La Manadako militarrari lanera bueltatzeko baimena eman dio Defentsa ministerioak

2018-07-11

La Manada taldeko militarrari lanera itzultzeko baimena eman dio Defentsa Ministerioak. Alfonso Jesus Cabezuelo bederatzi urteko espetxera zigortu zuen Nafarroako Auzitegiak 2016ko sanferminetan emakume bati taldean sexu erasoa egiteagatik. Gainontzeko kondenatuekin batera, libre utzi zuen auzitegiak ekainean, eta lanera bueltatzeko baimena lortu duela argitaratu du Eldiario.es hedabideak. Bere eginkizunetarako zuen etena bertan behera utzi du Espainiako Defentsa Ministerioak eta orain, lantoki berria egokitu zain geldituko da Cabezuelo. Defentsa Ministerioaren buletinak zehazten duenez, Lurreko Armadako jeneral nagusiaren zerbitzura geldituko da eta Sevillako Defentsa ordezkaritzaordearen eragin administratiboetara lotuta egongo da Cabezuelo. Defentsaren erabakiak ekainaren 22az geroztik du eragina eta erabakiaren kontrako errekurtsoa aurkezteko aukera izango da hilabeteko epean. EFE albiste agentziak argitaratu duenez, Cabezuelo eta erasotzaile talde bereko Antonio Manuel Guerrero guardia zibila ez dituzte kanporatuko beraien lanpostuetatik epaia irmoa izan artean. Biei lan eginkizunak eteteko erabakia hartu zuten, baina Cabezueloren kasuan atzera egin du Defentsak.

bideoaren irudia
Euskal diasporak San Ferminak ospatzen ditu baita

2018-07-11

San Fermin jaiek, Nafarroan ez ezik, euskal komunitate osoan eragina dute. Horiek horrela, diasporako kideentzat egun zinez bereziak dira, ospakizun eta sinbolismoz beterikoak. Honatx, Argentinako Rosarioko Zazpiak Bat Euskal Etxean egindako ekimenak.

bideoaren irudia
Bilboko aste nagusiko pregoilaria Zorion Egilor eta txupinera Saioa Dominguez izendatu dituzte

2018-07-11

Jai batzorde mistoko kideak aurtengo pregolairia Zorion Egilor aktore mundakarra  izendatu dute,  1977 jai herrikoien aldeko lehehengo pasacallesa bultzatzailetariko bat izan zen, ekimen hau izan zen  bideratu zuena udan lehenengo aste nagusia ospatzera.

Bilboko konpartzek berriz,  Aixebrriko kidea den Saioa Dominguez izendatu dute txupinera moduan, 18 urte daramatza konpartsako kide izaten, Biokimikan doktoratua, minbizia ikertzen lan egiten du.

1977 udan lehehengo aste nagusia ospatu zen  arren, gaur egun ezagutzen dugun aste nagusia ez litzateke berdina izango .  Tintigorri, Bizizaleak, Hontzak, Txomin Barullo, Moskotarrak, Pinpilinpauxa eta Uribarri konpartsa gabe, aurten zazpi konpartsek  40 urte betetzen dute.