Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Gerra estrategiak atzean utzi eta bake klabean jartzeko eskatu dio Amaiurrek Espainiari

2014-02-24

Burua lur azpitik atera eta bake prozesuan parte har dezan eskatuko dio Amaiurrek Mariano Rajoiren Gobernuari. Bihar eta etzi egingo dute Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida Madrilen, eta Amaiurrek bake eta normalizaziorako prozesuari emango dio lehentasuna. Euskal gizarteak aurrera egiteko hautua egin duen honetan, Espainia behin eta berriz oztopoak jartzen ari dela salatu du Amaiurrek.

bideoaren irudia
Berezia | ETAren desarmea

2014-02-21
ETAren desarme hasierari buruzko programa berezia egin dugu. Lehen zatian, ETAren bideoa, Nazioarteko Batzorde Egiaztatzailearen Bilboko agerraldia eta Euskal Herriko alderdi politiko eta eragileen adierazpenak jaso ditugu. Bigarren zatian, berriz, analisiari eman diogu bide lau solaskiderekin: Karmelo Landa (Ezker abertzalea), Koldo Bilbao (EAJ), Facundo Aznarez (Nazioarteko Politikan aditua) eta Joseba Iñaki Sobrino (Analista politikoa).
bideoaren irudia
Berria, Gara eta Deiako zuzendarien balorazioa ETAren desarme hasieraz

2014-02-21

ETAk desarmea abian jarri ondotik, Berria, Gara eta Deia egunkarietako zuzendariekin izan gara. Horrela, Martxelo Otamendi, Iñaki Soto eta Bingen Zupiriaren balorazioa jaso dugu.

bideoaren irudia
Bake Prozesua irudietan

2014-02-21

Bake prozesua ekarri duten pauso esanguratsuenen errepasoa egin dugu bideo honetan.

bideoaren irudia
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio

2014-02-21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa.

bideoaren irudia
Skapa | Maskarada Bilbotar erara

2014-02-21

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gaztedi Dantza Taldeak maskarada oso bat plazaratuko du Bilboko kaleetan. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Leioan, Lekeition eta Donostian antzerki proposamen interesgarriak topatuko ditugu, Badu Bada erakusketa Bilbon da, Intsumisioaren 25. urteurrena aipatauko dugu, Madrilen Arco erakusketa egiten ari da, KaleraRock jaialdia Durangon izango da asteburuan eta  Balio berriz balio erakusketa Gernikan topatuko dugu.