Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Foro Sozialean esan dute Espainiako Gobernuaren jarrera aldaraz daitekela

2014-06-23

Bilbo eta Iruñean egindako Foro Sozialean gai bakarra izan dute eztabaidaren oinarrian, konponbiderako bidean presoen parte hartzea eta haien etxeratzea. Adituek nabarmendu dute Espainiako Gobernuak ez duela konponbidea errazteko borondaterik, baina aldaraz daitekela. Horrez gain, Brian Currin hegoafrikar abokatuak bultza egiteko deia luzatu die herritarrei.

 

bideoaren irudia
Berezia | Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako martxa

2014-06-21

Ekainaren 21ean, larunbata, Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako martxa egin zuten Bilbon. "Kutxabank-ena ez da eragiketa finantzieroa, erabaki politikoa baizik", salatu zuten ehunka lagunek Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Programa berezia osatu genuen.

bideoaren irudia
Peio Dufau: "Herritarrak etxean geldirik badaude ez da ezer lortuko"

2014-06-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean Peio Dufau Bake Bideako kidea elkarrizketatu dugu. Ostiral eta larunbatean Iruñean eta Bilbon egin den foro sozialaren inguruan hitz egin dugu berarekin. Iruñean bake prozesuan herritarren parte hartzeak duen garrantziaz hausnartuko dute eta Bilbon aldiz, preso eta iheslarien etxeratzeaz.

bideoaren irudia
Ekainaren 30ean bukatuko da berrordainketa orekatzeko dirua eskatzeko epea

2014-06-20

Ekainaren 30ean bukatuko da urte hasieran Eusko Jaurlaritzak berrordainketa orekatzeko iragarritako diru-laguntza eskatzeko epea. Aurreikusi zutenez 500.000 pertsonek eskatu behar zuten diru hori, baina momentuz 71.000 pertsonek baino ez dute eskatu. Eta horixe da hain zuzen ere, Pentsionistak Martxan elkarteak salatu duena, informazioa ez dela ondo bideratu eta gainera egin beharreko bide burokratikoa konplexuegia dela.

bideoaren irudia
BBKren batzar orokorreko deialdian aldaketarik egon ezean ELA eta LAB sindikatuek helegitea aurkeztuko dute

2014-06-20

Ekainaren 30ean burutu beharreko BBKren asanbladaren orokorreko deialdirako jasotako gai ordena aldatu eta bederatzigarren puntua erretiratzea eskatu dute ELAeta LAB sindikatuek. Bertan ohartarazten da fundazio bihurtzeko prozesuaren kontra bozkatzen dutenek 500.000 euro arteko isuna jaso dezaketela. Forma antidemokratikoak direla salatu dute, haien ustez, juridikoki ez baitago argudiorik balizko isuna jasotzeko.

bideoaren irudia
Badator Lekorneko EHZ 2014 jaialdia

2014-06-20

Dena prest dago Lekornen (Lapurdi) egingo den Euskal Herria Zuzenean jaialdirako. Ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. Euskal Herriko eta nazioarteko taldeak bilduko dira jaialdian, eta estilo oro entzuteko aukera izango da. Aurtengo EHZ-k, musika ez ezik, hausnarketarako gunea ere eskainiko du. Hitzaldi eta eztabaiden programazioan, besteak beste, Noam Chomsky izango da.