Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Isa Garnika (CDRko kidea): "Herria ez da biolentoa; Estatua, bai"

2018-04-12
Auzitegi Nazionalak baldintzapean utzi du aske Tamara Carrasco CDRetako ekintzailea. Epaileak baztertu egin du errepide mozketak eta ordainlekuak irekitzeko ekintzak sustatzea egotzita Fiskaltzak haren gain jarritako terrorismo eta sedizio delituen akusazioa, eta desordena publikoarengatik soilik epaituko dute. Testuinguru honetan elkarrizketatu du Saioa Baleztena berriemaileak Isa Garnika, Bartzelonako Gracia auzoan bizi den CRDetako kide nafarra.
bideoaren irudia
Aske utzi dute CDRetako kidea, "terrorismo" eta "sedizio" delituen akusazioak baztertuta

2018-04-12

Auzitegi Nazionalak baldintzapean utzi du aske Tamara Carrasco CDRetako ekintzailea. Epaileak baztertu egin du errepide mozketak eta ordainlekuak irekitzeko ekintzak sustatzea egotzita Fiskaltzak haren gain jarritako terrorismo eta sedizio delituen akusazioa, eta desordena publikoarengatik soilik epaituko dute.

Testuinguru honetan elkarrizketatu du Saioa Baleztena berriemaileak Isa Garnika, Bartzelonako Gracia auzoan bizi den CRDetako kide nafarra.

bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #32: Zazkel eta Deus Ez

2018-04-12

Bi izanen dira aste honetako Musika zuzenean telebistako edukiak nagusiak

Erritmo dantzagarriekin hasiko dugu saioa eta horretarako Zazkel taldearekin bildu gara Arrasateko gaztetxean.Bilboko taldeak "ez Entzun" izeneko diskoa kaleratu du, gustura eta gogoz entzun dugun disko ederra.

Errepidea hartu eta Deus Ez taldearen entsegu lokalera abiatu gara argitaratu duten lehen disko luzea ezagutzeko. Eibar herriko hirukoaren rockaz gozatuko dugu bigarren erreportajean.
 

bideoaren irudia
Lur azpitik-lur azalera, Ezkabako presoen oroimena berreskuratzen duen erakusketa

2018-04-12

Memoria historikoa berreskuratzeko helburua dauka Txinparta eta Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanaren bidez osatutako erakusketak. Estatuko zenbait tokitan izan da ikusgai dagoeneko. Joan den astetik eta apirilaren 20ra bitarte, Iruñeko Mendillorrin bisita daiteke; ondoren, Nafarroako Parlamentura eramanen dute. Esposaketak Ezkaban lurrazpian aurkitutako presoen inguruko dokumentu eta bestelako arrastoak biltzen ditu. Memoria historikoarekin lotuta ere, gaurkoan Iruñeko Udalak oroimen plaka bat ezarri du hilerrian gerra zibilean eraildako iruindarrak gogoratzeko.

 

bideoaren irudia
Ajoarrieroa saio berria

2018-04-12

Saio berria estreinatuko dugu Hamaika Telebistan, “Ajoarrieroa”. Anabel Arraizaren gidaritzapean, astero gonbidatu berezi bat izanen da gurean. Kirolariak, aktoreak, politikariak, abeslariak… guztiak nafarrak. Sukaldatzeko aitzakiarekin, pertsonaia bakoitza bere zereginetatik atera eta gertuagotik ezagutuko ditugu Anabel Arraizaren eskutik. Besteak beste, Oier Sanjurjo, Iñaki Perurena, Haizea Zamora, Pello Reparaz eta Zuriñe Hidalgo izanen dira. Igandero gaueko 9etan ikusgai izanen da. Lehengo saioa igandean, apirilaren 15ean, Hamaika Telebistan.

 

bideoaren irudia
Erabaki politikoa epaituta, "eskarmentua" eman nahia salatu dute Errazkinek eta Intxaurrandietak

2018-04-12

Madrilgo Kontu Auzitegian deklaratu dute Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek goizean. Intxaurrandieta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko presidente ohiari eta Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiari 46 eta 100 milioi euro arteko eskaerak egin dizkiete, Zubietako erraustegiaren eraikuntza gelditzen saiatzeagatik.