Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Sasoi Onean: Bizipoz, Pausoka eta kosmetika ekologikoa

2018-07-13

Atal berri honetan, Etxebarriko Bizipoz gunea ezagutu dugu, adineko pertsonen autonomia garatzeko sortutako proiektu aitzindaria. Horrekin batera, Pausoka ekinbidearen ingurukoak partekatu ditugu Gurutze Gorriarekin batera.

bideoaren irudia
Euskal Herriak nor izan nahi duela aldarrikatuko dute Tourrean

2018-07-13

Ekimenaren sustatzaileek jai gune bat antolatu dute erlojupekoaren ibilbideko 14. kilometroan, Uztaritze eta Zuraide artean, eta asmoa 12.00etan mosaiko handi bat egitea da.

Hori ez da baina asmo bakarra izango, ibilbidean barrena “You are in The Basque Country. Euskal Herria helmuga” lelodun afixak banatuko dituzte. Donostian aurkeztu dute egitaraua, eta, besteak beste, Mikel Astarloza, Miguel Mari Lasa eta Txomin Perurena txirrindulari ohien babesa jaso dute, eta Aritz Bagues Muriaseko txirrindulariarena.

Egitasmoa abian jartzeko boluntarioak ere beharko dituzte, eta laguntzeko prest dagoen orok www.Tourra.eus webgunean eman dezake izena. Era berean, mosaikoan parte hartu nahi duenak aurretik izena ematea eskertuko lukete, webgunean ere bai. Festagunea bezperatik irekiko dute, eta bertan taberna eta animazioa egongo da. Lasterketa jarraitzeko pantaila erraldoia ere egongo da. Zaleei bezperatik joatea gomendatu diete, erlojupekoaren egunean 09:00etan itxiko baitituzte errepide gehienak.

Mosaikoa eta afixa banaketa 28an izango da, eta astebete lehenago bizikleta martxa antolatu dute erlojupekoaren ibilbidea egiteko. Irteera goizeko 10.00etan izango da, Senpereko Utsalea aparkalekuan. Osatzen den multzoarekin ibilbidea egingo dute, Ezpeletaraino. Behin bukatuta, autoa Senperen utzi duenak 11 kilometro ditu irteera punturaino.

bideoaren irudia
'Erlauntza', lagun arteko asteburu eroa

2018-07-13

Umetako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera, haietako baten ezkon aurreko agurra ospatzeko. Elkarrekin egon gabeko urteek, ordea, eragina ziango dute eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezalakoa izango.

Asteburu "eroa" izan behar zuena, beraz, are gehiago erotuko da: trapu zaharrak astinduko dituzte, esan gabeko eta lehen ere esandako gauzak esaten hasiko dira, eta tartean sartuko dira alkohola, drogak eta erlauntza bat ere. Horrek eman dezake obraren nondik norakoen berri, esaten delako erleak direla animalien erreinuan ondoen komunikatzen direnak. Eta esaten da dantzan komunikatzen direla ere.

Beraz, Donostiako Victora Eugenia antzokian Erlauntza ikusi nahi duenak uztailaren 18tik 22ra arteko aukera izango du, sarrerak 15 eurotan eskuratuta. 18tik 20ra, 20:00etan eskainiko dute; 21ean, 20:00etan eta 22:30ean; eta 22an, 19:00etan.

bideoaren irudia
Migrante eta errefuxiatuen eskubideen alde, Mugak Zabalduz karabanak Italiarako bidea hartu du

2018-07-13

Italiako gobernuak, Matteo Salvini barne ministroaren ekinbidez, migrante, errefuxiatu edo gutxiengoen aurka darabilen jarrera xenofonoa salatzeko asmoz, ehunka lagunek bat egin dute Mugak Zabalduz karabanarekin. Euskal Herrian, gaur bertan abiatu dira. Horiek horrela, Bilbotik 130 lagun atera dira, gehienak emakumezkoak. Mediterraneo itsasoan bizi den egoera lazgarria bertatik bertara ezagutu eta Sizilia bezalako guneetan, laguntza eman nahi dute. Italia zein beste herrietatako esperientzietatik ikasi, hango mugimenduekin zubiak eraiki eta Euskal Herrian baliagarriak izan daitezkeen neurriak eta bitartekoak ezagutzeko aukera izango dute. Dena, migrante zein errefuxiatuen bizi baldintzak hobetu eta euren eskubideak errespetatuak izan daitezen.

bideoaren irudia
20 urte Egin itxi zutenetik

2018-07-13

Igandean, hilak 15, 20 urte beteko dira Baltasar Garzon epailarean aginduz Espainiako poliziak Egin egunkaria itxi zuenetik. Operazio horren bitartez, euskal prentsa berriaren adierazle nagusietako baten proiektuari amaiera eman nahi izan zioten. Hurrengo egunean, langileek, "Euskadi Información" kaleratzea lortu zuten eta hilabete batzuk beranduago, herri ekimenetik bultzatuta, Gara sortu zen.

bideoaren irudia
Uztailak 12

2018-07-12

Denetarako tartea izaten da sanfeminetan, baita ligatzeko ere. Gazteriaren Kontseilua eta HIESAren Aurkako Batzordea, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, kanpaina berezia burutu dute sexualitatearen begirada zabalagoa ezagutarazteko. Era berean, jaietan ematen den ligoteoa eta sexu-harremanak errespetuzkoak eta osasuntsuak diren jakiteko, kalera jo dugu herritarren iritziak eta esperientziak ezagutzeko.

Bestalde, zezen plaza izaten da sanferminetako beste gune garrantzitsu bat. Egun hauetarako bereziki prestatzen den kirofanoan egon gara Unai Razkin erizainarekin. Gaztetxoei zuzendutako entzierro txikia ere ezagutu dugu eta beroari aurre egiteko, Gazteluleku elkarteko lagunek beraien sorbete famatua prestatu digute.