Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Euskal Herria Txapelaren bigarren edizioko finala aurkeztu dute

2018-07-16

Norgehiagokaren aurkezpenean, bi taldetako ordezkariak, Euskal Herria Kirola elkarteko Kike Zurutuza eta Mikel Etxarri, Euskal selekzioko entrenatzaileak parte hartu dute, besteak beste. Partiduaren xehetasunak azaltzeaz gain, Euskal Herriaren eta kirolaren arteko lotura indartzeko sinbolo gisa 1976.urteko derbian Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar ikurriñarekin atera zireneko irudia erabili dutela azaldu du Zurutuzak. Talde bizkaitarraren helburua txapelketa irabaztea dela adierazi du Iribarrek. GAL bezalako zelai historiko batean jokatzea polita dela eta denboraldia prestatzeko oso partidu interesgarria dela kontatu du zarauztarrak. Aurreko udan, Athletic eta Alavesek jokatu zuten finala, baina ez zen txapeldunik izan, partidua bukatzeko bi minuturen faltan jokalarien artean izandako istiluengatik eta epailearenganako errespetu faltengatik bertan behera geratu zelako norgehiagoka. Emandako irudia oso tristea izan zela eta aurtengoan kiroltasuna nagusituko dela baieztatu dute antolatzaileek. Joseba Ibarburu, Realeko ordezkariak, denboraldi eskasa egin arren euskal derbietan puntu gehien lortu dituen taldea direla gogorarazi du eta talde txuri urdina txapela lortzeko asmoz zelairatuko dela adierazi du. Mikel Etxarrik txapelketaren garrantzia azpimarratu du, euskal taldeen artean motibazioa eta lehia sustatzen duelako. Finala Abuztuaren 4an jokatuko da GAL futbol zelaian, arratsaldeko 18:15etan. Gaur bertan jarriko dituzte sarrerak salgai ehkirola.eus webgunean eta uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan, Ibaiganeko bazkideen arretako bulegoan eta Gal Stadiumean. Partidua Tribunatik ikusteko 20 euro ordaindu beharko dira, Hegaletatik ikusteko 10 eta 16 urtetik beherakoek 5 eurotan izango dituzte sarrerak.

bideoaren irudia
Bette Smith, Coco Montoya, The Excitements eta The Blues Morning Singers Getxo&Blues Jaialdian

2018-07-16

Getxo&Blues uztailaren 19tik 22ra luzatuko da eta, ohiko denez, Biotz Alai plazan eskeiniko dira kontzertu nagusiak. Horiez gain, The Piper´s Iris Pub tabernan eta Getxoko Kirol Portuan doaneko emanaldiak izango dira eta Granujas a todo ritmo street band-ek kalejira eskiniko du hilaren 21an Algortako geltokitik abiatuta.

bideoaren irudia
Pentsiodunek mobilizazioei eutsiko diete eta manifestazioa deitu dute abuztuaren 20rako Bilbon

2018-07-16

Espainiako gobernuak proposatutako igoera "pentsiodunen mobilizazio eta borrokaren ondorioa" dela nabarmendu dute. Horiek horrela, 1080 eurotako pentsioak aldarrikatzen jarraituko dute iragarri dute eta Gasteiz zein Iruñako exekutiboen inplikazio aktiboagoa eskatu dute. Abuztuaren 20an, manifestazioa egingo dute Bilbon, Aste Nagusiaren testuinguruan.

bideoaren irudia
Ibilaldi gidatua, komikiaren euskal hiriburuan

2018-07-16

Donostian sortu ziren Lehen euskal komiki tira, 'Txistu', 'Poxpolin', 'Panpin', 'Ipurbeltz', 'Habekomik' edota 'Xabiroi'.Hiri horretan lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan agertu zen euskal komikia. Eta larunbatean osatutako Ibilbidean zehar komiki horiek zein orube, etxadi, solairu edo lokaletan sortu ziren ikusi zuten bertaratu zirenek. Era berean, sorkuntza puntu hauen artean dagoen distantzia laburrari aipamena egin zioten ibilbidearen gidariek.

Euskal komikigintzaren erreferentzia nagusi horiek guztiak Donostian jaio ziren eta bertan kokatuta dago Komikigunea komiki-zaletasunaren ikur nagusienetako bat. Hortik abiatu zen, hain zuzen, larunbateko ibilaldia eta bukatu ere bertan egin zen.

Larunbateko txangoa ez da, ordea, Komikilabeak aurten antolatuko duen jarduera bakarra. Irailean eta azaroan, esaterako, tailerrak egingo dituzte Ubik Donostiako Tabakalerako liburutegian Lehenengoa, 6 eta 10 urte arteko umeei zuzendutakoa izango da, gazteak komiki mundura gerturatzeko lantegia. Komikietako pertsonaiekin, narrazioekin eta biñetekin jolas egiteko aukera emango diena.

Bigarren tailerra Garbiñe Ubedak zuzenduko du eta eskola taldeekin egingo den lantegia izango da. Nork bere heroia definitzeko eta marrazteko lantegia, baita pertsonaiek zein ezaugarri dituzten aztertzeko ere. Topikoak, estereotipoak eta sinbologiaren garrantziaz arituko dira.

Horrez gain, Sergio Garciak lantegi intentsiboa antolatuko du komikien egitura aztertzeko. Eta azkenik, Kike Infamek komikien eta arkitekturaren arteko lotura aztertzeko aukera bibliografikoa egingo du.

 

bideoaren irudia
Errefuxiatuekiko elkartasuna, Mugak Zabalduz karabanaren eta Biziren eskutik

2018-07-16

Joan den ostiralean irtenda, hamar egunez Siziliako lurretan ibiltzeko asmoa du Mugak Zabalduz karabanak, eta bertan parte hartzen ari Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak. Aldarrikapen ekintza horren helburu nagusia da Europak errefuxiatuen auziari erantzuteko ezarri dituen politikak salatzea. Larunbatean Italian egindako lehen etapan, Frantziarekiko mugan, Europako muga hilgarrienetako bat seinalatu nahi izan dute.

Salerosketa, genero indarkeria eta migranteen esplotazioa ere salatu dituzte. Iazko uztailetik, gutxienez 16.500 migrantek zeharkatu dute Italiako muga, eta adingabeak izan dira horien laurden bat. Mugak Zabalduz karabanakoek salatu dutenez, 12 urte baino gazteagoko haurrek gehiegikeriak eta atxiloketak jasaten dituzte eta Frantziako Poliziak legez kanpo Italiara itzularazten ditu.

Hirugarren aldia da Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek karabana antolatzen dutena. 2016an, Greziara joan ziren, eta iazko udan, berriz, Melillara. Ostiralean Bilbotik irten eta Gasteizen jende gehiago batzeko geldialdia egin ondoren, autobusak Saltera, Gironara, abiatu ziren. Han, penintsulako ehun kolektibotik gora elkartzekoak ziren bidaiari ekiteko. Uztailaren 22ra bitarte, hainbat gune bisitatu eta makina bat protesta egingo dituzte.

bideoaren irudia
Dylan Groenewen-ek Sagan eta Gaviriaren nagusitasuna hautsi du

2018-07-13

Haizeak uste baino arazo gutxiago sortu ditu eta etapak luze jo du. Sprint-ean, Dylan Groenewen herbeheeretarrak garaipena lortu du. Lotto-ko txirrindulariak orain arte Saganek eta Gaviriak erakutsitako nagusitasuna apurtu du. Honatx, Tropela elkarteko kide Egoitz Lizasoren analisia.