Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Crida Nacional, independentziarako Puigdemonten tresna berria

2018-07-17

Bartzelonako Ateneun aurkeztu zuten astelehenean Crida Nacional egitasmoa, proiektu subiranista berria. Gemma Geis JxCateko diputatuak eta Ferran Mascarell Generalitateko ordezkariak irakurri zuten manifestua. Quim Torra Generalitateko presidentea ez zen egon, Alemaniatik hartzekoa zuen hegazkina atzeratu egin baitzen eguraldi txarragatik. Telefono bidez hartu zuen parte. 

Puigdemont bideokonferentzia bidez izan zen aurkezpenean, eta Jordi Sanchez JxC Junts per Catalunya alderdiko liderrak, berriz, gutun bidez eman zuen azalpena. Puigdemonten, Torraren eta Sanchezen ekimenez sortu dute Crida Nacional «mugimendu politiko tranbertsala». Zenbait plataformari zuzenean lotutako mugimendua da: 1-O mugimenduarekin eta Junts per la Republicarekin, esaterako. Puigdemonten hitzetan, plurala eta anitza izan nahi duen errepublikarako bidea egitera doaz. 

Mugimenduak hartuko duen noranzkoa zehazteke dago oraindik, baina baliteke hilabete batzuk barru alderdi politiko bilakatzea. Webgune bat irekiko dutela egitura juridikoa erabakitzeko, eta udazkenean egingo duten bileran hartuko dutela azken erabakia. Forma juridikoa zehaztuta, martxan jarriko dute proiektua. Mugimenduaren helburu nagusia «lanabes politikoa eta transbersala» izatea da. Hau da, egungo alderdiez harago joan eta horiek bildu nahi ditu proiektuak.

bideoaren irudia
#11Mundiala Frantzia, munduko txapeldun

2018-07-16

Didier Deschamps lapurtarrak zuzentzen duen taldeak nagusitasun handiz irabazi du munduko txapelketan. Kroaziaren aurkako finalean, frantziarrek lau eta biko markagailua eskuratu zuten. Beñat Zarrabeitiak Frantziako selekzioaren bertuteak aztertu ditu.

bideoaren irudia
Utopia edo sistemak irentsi ezin duen bidea egitea

2018-07-16

Alba Garmendiak eta Eduardo Apodakak ikergai dituzte utopia eta distopiak, eta horiexek izan dituzte hizpide UEU eta Jakinek antolatutako jardunaldietan, baita gurean ere.

bideoaren irudia
Sexu jazarpena salatutako langilea kaleratu izana egotzi dio LABek Berrizturi

2018-07-16
Aste batzuetara lanera itzultzean, kaleratu egin zuten. Berriztuk aldundiarentzat lan egiten duenez, auzi horretan instituzioak duen erantzukizuna agerian utzi nahi izan dute aldundiaren atarian egindako elkarretaratzearekin.
bideoaren irudia
EGUNEKOA: uztailaren 16ko albiste nagusiak

2018-07-16

Pentsiodunek Bilbon egindako asteleheneroko elkarretaratzeari eta abuztuaren 20ko manifestazioaren iragarpenari erreparatu diegu. Horrez gain, Espainiako Gobernuak EH Bilduko diptuatu Marian Beitialarrangoitiari emandako erantzunari ere eskaini diogu arreta: Madrilek zehaztu du ez duela Euskal Herrira gerturatzeko presoen zerrendarik egin.