Skip to main content

Mikel Aramendi: "Ukrainan ezkutatzen ari dena NATOren barne haustura politiko eta militarra da"


Mikel Aramendi analista politikoarekin aztertu dugu Ukrainiaren egoera, su-etenaren ostean. Bere esanetan, Alemaniari ez zaio komeni Errusiarekin harremanak okertzea eta horregaitik ez du gatazkan inplikatu nahi. Gehitu du,  gatazka honetan isilpean gorde nahi izan dutela NATONek berak bizi duen barne gatazka eta desadostasun politiko eta militarra.


Hona Hemen

Pasaiako Udal Euskaltegian eta AEKko euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute. Aurtengo berrikuntza gazteentzako ikastaroak izango dira. Guraso eta langabetuek ere izango dute aukera euskara ikasteko. Gainera, doakoa izan daiteke ikastaroa, ehuneko 85eko asistentzia betez gero, matrikularen zenbatekoa osorik itzuliko baita.


Spotak

Hemendik aurrera, www.hamaika.eus helbidean topatuko dituzue gure saio, erreportaje zein elkarrizketak nahieran!

Aste Nagusia

Goitiberen jeitsiera berreskuratu egin da Bilboko Aste Nagusian. Kategoria ezberdinetako jeitsierak izan ditugu Zumalakarregi etorbidetik. Bertan Bizkaiko Inertzia Kirol Federazioko kideak egon dira konpartsa kideekin batera antolakuntza lanetan.


Aste Nagusia

Arrain Fish Festibalaren azken egunean marmitako txapelketa izan dugu. Areatzara jende ugari gerturatu da marmitako sukaldatzera eta hegaluzea dastatzera.

 
bannerra

bannerra