Skip to main content
bannerra

GUREAN GAUR: Athletic-ek Cristian Ganea fitxatu du


Talde zuri-gorria eta Viitorul akordio batetara iritsi dira Basaurin hazitako ezker hegalekoa fitxatzeko. Jokalaria, uztailaren 1ean batuko da diziplina bizkaitarrera. Indartsu edo Baskonia bezalako taldeetan ibili ondoren, egun Errumaniako selekzioko partaide da. Indartsuko egituran kirol zuzendari zuen Eñaut Barandiaranek bere bertuteak azaldu zituen Harrobia saioan.


Gurean Gaur

Elikadura burujabetzan sakondu asmoz, Bilbon, Santutxu auzoan Labore Bilbo ireki dute. Kontsumo kooperatiba agroekologiko honek hainbat bazkide bildu ditu azkeneko hilabeteetan.


Gurean Gaur

Bere bikoteak erahil zuen urteurrena dela eta. Udaletxe plazan hainbat bizilagun eta seniderekin batera, herriko abesbatza eta dantza taldea ere han izan ziren Marquesi egindako gogorapenenean.

Gurean Gaur

Getxon hasi eta Oiz mendian bukatuko da Espainiako La Vuelta-ko hamazazpigarren etapa. Ibilbide gogor eta menditsua izango du,166 kilometro izando ditu %20-ra iristen diren penditza malkartsuarekin. Lasterketaren tarte erabakigarrian lehiatuko da, hirugarren astean, Andorran burutuko diren jardunaldiei aurre egin aurretik.

Irailaren 12an Bizkaian korrituko den etapa aurkeztu zuten Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Javier Guillen Espainiako La Vuelta-ko zuzendari nagusiak eta Imanol Landa Getxoko alkateak. Azkeneko zazpi urtetan, Bizkaian burutzen den hirugarren etapa izango da.


Gurean Gaur

Parisetik Madrilerako bidea egin nahi luke, berriz, Sarek. Aurtengo urrian, Madrilen manifestazioa egin nahiko lukete, eta Begoña Atxa bozeramaileek jakitera eman duenez, "hainbat kontaktu diskretu" izan dituzte azkenaldian. Euskal presoen eskubideen urraketa lantzeko taldea sortuta daukate Espainiako estatuko hainbat eragilerekin, eta elkarlanaren ondorio izatea nahi dute gaia Madrila eramatea