Skip to main content

Liburutegiaren kontzeptua eguneratuta, sakonean eraldatuko dute Koldo Mitxelena


Koldo Mitxelena Kulturgunea, 2.040. urtera begirako sakoneko eraberritze baten atarian dago.

Erabiltzaileari leku zabalagoa ematea, digitalizazioan aurrera egitea eta belaunaldien arteko bizikidetzan sakontzea hartu dituzte helburu, eta Bartzelonako lurraldeko liburutegi sarearen eraldaketaren arduradunen laguntza izan dute egitasmoa diseinatzen.


Gurean Gaur

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak salatu du kode penala kode postalaren arabera ezarri dela Altsasuko auzian. Izan ere, Barkosek argudiatu duen bezala, espainiar legediak lurraldearekin lotuta definitzen du terrorismo delitua. Hortaz, Foru Gobernuak larunbateko manifestazioan izandako parte hartzearekin ez da alor judiziala presionatzen ari, justizia eta proportzionaltasuna eskatzen baino. 


Musika Zuzenean

Aste honetarako saio berezia prestatu dugu. Paxkal Irigoyen musikaria izango da protagonista bakarra. Bera, eta bere musika tresnak.
Elkarrizketa eta zuzeneko musika uztartuko ditugu 32. saio honetan, ordu erdi iraungo duen monografikoan. Sara (Lapurdi) herriko Kapera ederrean egin du hitzordua Koldo Otamendi lankideak eta luze ta zabal jardun dira musika eta sorkuntzaz.Eseri lasai, jeitsi argiaren intentsitatea, itzali aparatu guztiak eta goza hitz eta musikaz.

Gurean Gaur

Maialen Leiza, Lur Lopez, Anne Arrizabalaga eta Peru Amorrortu idazle gazteentzat izan dira Azkue sariak. 151 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, eta «lan sakonak» egon direla nabarmendu dute epaimahaikideek, idazle gazteek «bihotzetik sortutako ideiak» maneiatzen dituztela azpimarratuz. Horrez gain, gizarte osoak dituen arazoak, kezkak eta pozak gazteek ere bete-betean bizi dituztela nabaritu izan dute, baina era berean, “munduari begiratzeko modu bizia” dutela, “ohiko egoerei beste modu batera begiratzeko gaitasuna”: hori ere esan dute epaileek. 10 eta 7urte arteko parte hartzaileen artean etorkizuneko idazleak egon litekeela antzeman dute.


Gurean Gaur

Altsasuko Koxka tabernako zerbitzariak esan du ez zuela eraso zalapartatsurik ikusi urriaren 15eko goizaldean. Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik terrorismoa egotzita zortzi gazte epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta zerbitzariaren bertsioak ez du zerikusirik asteartean guardia zibil horiek eta haien bikotekideek deklaratu zutenarekin. Koxka tabernako jabeak ere zerbitzariaren bertsioa berretsi du.

 

 
bannerra

bannerra