Skip to main content
bannerra

GUREAN GAUR: Urrirako, Sarek mobilizazioa egin nahi du Madrilen


Parisetik Madrilerako bidea egin nahi luke, berriz, Sarek. Aurtengo urrian, Madrilen manifestazioa egin nahiko lukete, eta Begoña Atxa bozeramaileek jakitera eman duenez, "hainbat kontaktu diskretu" izan dituzte azkenaldian. Euskal presoen eskubideen urraketa lantzeko taldea sortuta daukate Espainiako estatuko hainbat eragilerekin, eta elkarlanaren ondorio izatea nahi dute gaia Madrila eramatea


Gurean Gaur

Denbora gutxian jasandako bigarren erasoa da; azaroa bukaeran nazismoari keinu eginez hainbat margoketa agertu baitziren Antzara gunean. Auzokideek agerraldi jendetsuarekin gaitzetsi zituzten ekintzak. Orain berriz, harrikadaka hainbat leiho  hautsi dituzte.


Gurean Gaur

Halaxe kantatu zien atzo Maialen Lujanbiok Anoetan eta pantailen bestaldean Reala eta Bartzelonako gizonezkoen norgehiagoka jarraitu zuten milaka zaletuei. Zirrara eragin du bertsolari txapeldunak ohorezko sakea egin aurretik botatako bertsoak.

Gurean Gaur

Euskal jendarteko sektore ezberdinetako hainbat herritarrek bat egin dute Sareren deialdiarekin. Horien artean, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" pailazoak. Umorea eta samurtasuna baliatuta, "Motxiladun umeek" pairatzen duten mina irriz arindu du gaur.


Gurean Gaur

Sare herritarrak deituta, eguraldi txarrari aurre eginez, jende uholdea bildu da Bilbon. Bertan, espetxe politikaren aldaketa aldarrikatu eta euskal presoen giza eskubideak babestea aldarrikatu zuten. Eguneko irudi nagusiak, bertan bildu ditugu.