Skip to main content

Uztailak 13


Gure kulturarekin lotura estua izan ohi du alkoholak eta sanferminetan egunero izaten da presente. Hegoak elkarteko kideek horrek dakartzan arriskuen inguruko informazioa zabaltzen dute. Beraiekin eta DYAko erizain batekin izan gara jaietan alkohola eta bestelako drogekin lotuta izaten diren gertaeren berri izateko. Era berean, kalera irten gara alkoholik gabeko sanferminak posible diren herritarrei galdetzeko.

Bestalde, gaur zaharren eguna ospatu da. Hasteko, Mañueta kalera hurbildu gara famatuak diren txurroak jatera. Ondoren, Labriten emakumezkoen pala txapelketako finala gozatu dugu. Eta kaleko giroa jasotzeaz gain, Sarasate pasealekuan egunero egoten den giroa ere bizi izan dugu.


Zapi gorria

Denetarako tartea izaten da sanfeminetan, baita ligatzeko ere. Gazteriaren Kontseilua eta HIESAren Aurkako Batzordea, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, kanpaina berezia burutu dute sexualitatearen begirada zabalagoa ezagutarazteko. Era berean, jaietan ematen den ligoteoa eta sexu-harremanak errespetuzkoak eta osasuntsuak diren jakiteko, kalera jo dugu herritarren iritziak eta esperientziak ezagutzeko.

Bestalde, zezen plaza izaten da sanferminetako beste gune garrantzitsu bat. Egun hauetarako bereziki prestatzen den kirofanoan egon gara Unai Razkin erizainarekin. Gaztetxoei zuzendutako entzierro txikia ere ezagutu dugu eta beroari aurre egiteko, Gazteluleku elkarteko lagunek beraien sorbete famatua prestatu digute.

 


Zapi gorria

Mundu osoan dira ezagunak sanferminak eta txoko guztietatik gerturatzen dira urtero Iruñera. Hala ere, hemendik at irudi jakin bat dute sanferminek, benetako jaien oso ezberdina dena. Sanferminetara etortzen direnen kanpotarrei buruz gehiago ezagutu nahi izan dugu gaurko saioan.

Bestalde, gaur haurren eguna izanik, erraldoi eta buruhandien konpartsarekin ibili gara Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar. Brontze peñak egiten duen emakume aitzindarien sari ematean ere egon gara. Eta gaur gauean izanen den su artifizialen lehiaketako protagonisten eskutik suen prestaketen berri emanen dizuegu.

Zapi gorria

Emakumearen presentzia sanferminetan handitu da urteetan zehar; hala ere, askatasuna eta errespetua ez da osoa oraindik ere. Iruñerriko Mugimendu Feministak lan handia egiten du sexu erasoen aurkako borrokan eta, azken urteotan, Iruñeko Udalak kanpaina indartsua jarri du abian. Horren guztiaren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi izan dugu.

Bestalde, sanferminen bosgarren egun honetan beste kontu batzuk ere gerturatuko dizkizuegu. Indarrak hartu ditugu hamaiketako on batekin, kalean Ugarte anaiekin topo egin dugu, Txikiliki proiektua ezagutu dugu, Iratik herri ekimenez sortutako ‘Estruendo’ ekitaldiaren berri eman digu eta bukatzeko Miren Artetxe, Maialen Akiza eta Sarai Robles bertsolariekin izan gara.

 


Zapi gorria

1978ko sanferminetako gertakariak aski ezagunak dira iruindar eta nafar guztientzat baita horren inguruko inpunitatea ere. Aurten, 40. urteurrena bete da eta gertakariak argitu gabe jarraitzen dutelarik, ekitaldi bereziak ospatu dituzte uztailaren 8arekin. 78ko sanferminak Gogoan Elkarteko kideak eta peñetako kideekin izan gara horri buruz hitz egiteko. Horrekin batera, herritarrek gertakariak ongi ezagutzen dituzten ala ez jakiteko, kalera jo dugu.

Bestalde, astelehena izan arren, goizean goizetik hasi da sanferminetako laugarren eguna. Dagoeneko famatua den espartinen dantzan izan gara bertako giroa hobe ezagutzeko asmoz. Tabernariei bisita egin diegu eta asteburuan lanez lepo ibili direla aitortu digute. Nafarroako trontza txapelketan ere izan gara txapeldun irten diren Itsaso eta Leire bikotearekin eta beren entrenatzailea den Patxi Larretxea handiarekin. Hori eta gehiago gaurko saioan.

 
    Zapi gorria
    Zapi gorria
    Zapi gorria
bannerra

bannerra